Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Estornes Lasa, José

Nafar idazlea (Izaba, 1913 - Donostia, 1987). Zaragozan eta Caracasen egin zituen ikasketak. Gerra garaian gudarien komandante izan zen eta Venezuelara erbesteratu zen. Kargu garrantzitsuak izan zituen: Iruñeko Euskalerriaren Adiskideak eta Euskal Kulturaren Akademia elkarteetako lehendakari, euskaltzain urgazle, Euskadiko Amnesty International erakudeko sortzaile eta E.A.J. alderdiko kide (Napar Buru Batzarreko burua izan da). Obra nagusiak: La Real Compañía Guipuzcoana de Navegación de Caracas (1948), Cómo aprender el vasco fácilmente (1960), Método elemental de vasco (1961), Erronkariko Uskara (1968), Nuestro Pirineo y la defensa de la naturaleza (1973), Derecho Foral Penal de Euskalerria (1978) eta Un Gudari navarro en los frentes de Euzkadi, Asturias y Cataluña (1979).