Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Esparza Perez, Nicolás

Nafar margolaria (Tutera, 1873 - Sestao, 1928). Madrilen egin zituen margolaritza ikasketak. Sestaoko Artes eta Oficios delako eskolako katedradun izendatu zuten 1910. urtean. Bere obrarik gehienak Madrilen egindako erakusketetan jarri zituen ikusgai. Obra nagusiak: Eskolan, Doña B. C. erretratua, Zientzia eta karitatea, Aniceto Marinas, Carlos III, Méndez Núñez eta Cardenal Soldevilla.