Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Esparza Aginaga, Eladio

Nafar idazlea (Lesaka, 1888 - Lesaka, 1961). La Voz de Navarra egunkariko zuzendaria eta Diario de Navarra egunkariko zuzendariordea izan zen. Pampiña antzezlana saritu zioten 1922. urtean. Geroago Príncipe de Viana aldizkariko zuzendaria izan zen. Obra nagusiak: Nere (1928), Los Caminos del Señor (1922), La Dama del Lebrel Blanco, La isla de los sueños, Tu hermosura, Junto a las nieblas, Pequeña historia del Reino de Navarra (1940), Nuestro Francisco Javier (1941) eta Discurso sobre el Fuero de Navarra (1935). Arabako Gobernadore Zibila izendatu zuten 1937. urtean. Euskaltzain urgazlea izan zen.