Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Esparza Pérez, Gabriel

Taekwondoko borrokalari nafarra (Iruñea, 1973). Zazpi urterekin hasi zen taekwondoan Iruñeko Lee eskolan. Hamabi urterekin hasi zen lehiaketetan parte hartzen. Bere kirol jardueran Espainiako 15 txapelketa, Europako bi eta munduko txapelketa bat erdietsi ditu. Lehiaketetan 58 kilo azpitiko mailan parte hartzen du. 2000. urteko Sydneyko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina irabazi zuen. Hamabost urte bete zituenez gero Bartzelonako goi mailako kirolarien egoitzan (C.A.R.) hobetu du bere prestaketa. Bestalde, soin hezkuntzarako zientzietan lizentziatu da Bartzelonan.