Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

eskorpioi

iz. Zool. Gorputzaren alde banatan lau hanka, eta abdomenaren atzeko muturrean ezten pozoitsua duen armiarmaren saileko animalia (Scorpio); arrabioa. Zefalotoraxa giltzaturik gabeko oskolez estalia izaten du, eta buruan pintza banako bi luzakin sendo. Harripeetan, pareta zuloetan, leku ilunetan egoten dira. Ondoez handiak eragiten ditu eskorpioien pozoiak: Buthus occitanus-arenak hanturak, gorakoak eta zorabioak eragin ditzake, eta baita heriotza ere pertsona argaletan. Mota horretako batzuk badira Iberiako penintsulan. Okerragoa da tropikoetako zenbait motaren pozoia: Mexikoko Centrurus-arenak etaAndrocotonus mauretanicus-arenak hil ere egin dezake. Nerbio sistema gelditzen dute.