eskimal
iz. Alaskako, Groenlandiako, Kanada iparraldeko, eta Siberiako Ipar Buru aldeko lurraldeetako biztanleak. Eskimalak Inuit (“Jendea”) deitzen dio bere buruari, eta hori da gaur egun gero eta gehiago erabiltzen den izena. Eskimal izenak, berriz, “haragi gordin jalea” esan nahi du txeroke hizkuntzaz. Mongol arraza berezi bateko jendea da. Bizimodua eta ohiturak eguraldi sasoien arabera antolatzen ditu. Ehiza eta arrantza eginez bizi da. Etxea, glaziazioen eta urtzealdien arabera, izotzetan zulatua edo etxola izaten da. Eskimalen sinismenak izadiarekin eta animaliekin egiten dituzten ospakizunetako aztikeriarekin oso lotuak daude. v Eskimal hizkuntzak. Groenlandian, Kanadan, Alaskan eta Siberiako ekialdean hitzegiten den hizkuntza familia. Bi adar ditu: aleutiarra eta eskimala. Eskimalen hizkuntza bi dialektotan banatzen da, yupixa eta inupika.