Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Errasti Aranbarri, Jokin

Gipuzkoar pilotaria (Azkoitia, 1966). Asegarce enpresako atzelaria. 1985. urtean hasi zen pilota profesionalean, Zarautzen. 1991n irabazi zuen bere lehen txapelketa, bigarren mailako eskuz banakako txapelketa hain zuzen ere. 1998. urtean eskuz binakako txapelketa eskuratu zuen. 1998an, binakako bikoteen txapelketan txapeldunorde izan zen. 2000an txapeldunorde izan zen eskuz binakako txapelketan. Bere garaiko pilotaririk onenen aurka jokatu zuen. Bizkar eta belauneko lesioek behartuta, 2006ko abenduaren 30ean erretiratu zen, Tolosako Beotibarren jokatutako partida batean.