Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

erratiko

izond. Geol. Garai batean glaziar batek garraiatutako harriez edo harri multzoez esaten da. Urrutitik ekarriak izaten direnez azpian daudenak ez bezalakoak izaten dira eta horrexegatik besteetatik bereizten errazak. Harri erratikoak harri txintxarrez edo ehunka tonako harritzarrez osatuak izaten dira. Harri multzo hori, sorburutik kilometro gutxi batzuetaraino edo ehunka kilimetrotaraino eraman dezake glaziarrak. Harri erratikoak aztertzeak glaziarraren mugimenduaren nondik norakoa erakustea ez ezik izotz geruza nagusien jatorriari, adinari, izandako luze-zabalerari eta meategiei buruzko informazioa ere eman dezake.