Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Errandonea, Manuel Kristobal

Euzko Gudarosteko komandantea (Irun, 1911). Irungo herriaren defentsaz arduratu zen Frankoren matxinada hasi zenean. Alderdi Komunistako kidea zen, eta Rosa Luxenburgo batailoi komunista antolatu zuen, Irungo langile komunista batzuekin batera. Euzko Gudarostea brigadetan banatu zenean, VI. brigadaren ardura eman zioten Errandoneari, eta aipaturiko brigadarekin Lemoako gaina eta Urrustiko lekunea berreskuratu zuen errepublikarrentzat. Lemoan zauritu zuten zango batean. Bizkaia galdu ondoren, Santanderko bigarren brigada taldeko burua izan zen.