Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Errandonea Alzaguren, Juan

Nafarroako ikerlaria (Bera - Madril, 1967). Erroman egin zituen Bibliari buruzko ikasketak. Hamazazpi hizkuntza menderatzen bide zituen eta sumerera irakatsi zuen Madrilgo unibertsitatean. Edén y Paraiso obra idatzi zuen Genesiari buruz. Beste obra batzuk: Analogías vascas en el vocabulario sumerio-semítico (1955, Euskarazko ahaide-hitzak hiztegi sumeriar-semitikoan); Vita in memoria hominum (1967, Bizitza giza oroimenean).