Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Entrecasteaux, Antoine Raymond Joseph de Bruni

Frantziako itsasgizona (Entrecasteaux-eko gaztelua, Proventza, 1737 - itsasoan, Javatik hurbil, 1793). Luis XVI.ak La Perouse itsasgizon frantsesa aurkitzeko antolatu zuen espedizioaren buru izan zen eta Kaledonia Berria, Vanuatu, Salomon uharteak eta Ginea Berriako itsasertzak igaro zituen bere helburua bete gabe (1791-1793).