Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ensor, James Sydney

Belgikar margolari, marrazkigile eta grabatzailea (Ostende, 1860 - Ostende, 1949). Bruselan egin zituen lehen ikasketak, eta erretratuak, izadi hilak eta barne pinturak eginez hasi zen lanean. Gai irrigarriak zituen gogoko. Haren lan ezagunenak: Maskara eskandalagarriak, Ostra jaleak. Espresionismoaren aitzindaritzat har daiteke.