Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ensenadako Markesa

(Zenón de Somodevilla y Bengoechea) Espainiako politikaria (Alesanco, Errioxa, 1702 - Medina del Campo, Gaztela, 1781). Eragin handia izan zuen Filipe V.aren eta Karlos III.aren politikagintzan. Itsas Armadako eta Indietako idazkari nagusi, Finantza eta Gerrako kontseilari, Gaztelako Kontseiluko gobernadore eta Armadako kapitain nagusi izan zen. Finantza sistema goitik behera aldatu zuen, zerga sistema bakarra eratu eta industria, nekazaritza, irakaskuntza eta herri lanak bultzatu zituen. Kanpo arazoetan, Frantziaren aldekoa eta Ingalaterraren etsaia izan zen. 1754. urtean Granadara bidali zuten, erbesteraturik, Paraguaiko jesuiten matxinadan nahasia zegoela eta. 1760. urtean gortera itzuli zen Finantza aholkulari gisa, eta 1766. urtean Esquilache bere kargutik kentzeko matxinada antolatu zuela eta, atxilotu eta Medina del Campora eraman zuten.