Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Henrike Ia Frantziakoa

Frantziako erregea 1031-1060 bitartean (1008 - Vitry-aux-Loges, Orléans, 1060). Roberto II.aren semea zen. Ana Kievekoarekin ezkondu zen 1051. urtean. Burgundiako konderria utzi zion Roberto anaiari, erregetzan arazorik izan ez zezan. Normandiako duke eta Ingalaterrako errege zen Gilen Konkistatzailearekin hitzarmen bat sinatu zuen, baina gero hautsi egin zuen eta haren aurkako gerrarri ekin zion. Gilen Konkistatzaileak menderatu zuen (1054). Filipe I.aren aita izan zen.