Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Henrike

Errukiorra. Poloniako printzea, Silesiako dukea 1238-1241 urteetan (1241ean hila). Piast familiakoa zen, Henrike Bizardunaren semea. Aurre egin zien mongolei Silesian, baina haien aurkako gerran hil zen, Wahlstattko guduan (Legnicatik hurbil, 1241).