Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Engelbrekt Engelbrektsson

Suediar abertzalea (1390 aldera - Hjälmar Aintzira, 1436). Erik XIII.a Danimarkako erregearen aurka altxatu zen 1434. urtean. Handik urte betera, alderdi guztiak bildu nahirik, Batzarrerako deia zabaldu zuen Engelbrekt-ek Suedia osoan, gizarte maila eta alor guztiek ordezkaritza izan zezaten (Suediako lehen Riksdag edo legebiltzartzat hartu izan da). Konstituzio bat onartu zen, Engelbrekt erregeorde izendaturik, baina handik gutxira hil zuten.