Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Engelberger, Joseph F

Estatubatuar ingeniaria (1920). Lehenengo robot industriala asmatu zuen. 1961ean ordenagailu bati beso giltzatu batzuk lotu zizkion; tresna hura lan errazak egiteko programa zitekeen. 1967an Lordstown-eko (Estatu Batuak) General Motors enpresaren soldatze kateko langile taldeen ordez, Unimation robotak jarri zituen. Kate automatiko horiek automobilen industrian erabili ondoren, industriaren beste alorretara zabaldu ziren.