Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Emery, Jacques André

Apaiz frantsesa (Gex, 1732 - Issy-les-Moulineaux, 1811). San Suplizioren ordenako kide izan zen 1750. urteaz geroztik eta bertako zuzendari nagusi hautatu zuten 1782an. Iraultzaren garaian, apaizen Konstituzio zibilari uko egin bazion ere, jarrera moderatua izan zuen altxamenduaren aurrean, baina preso hartu zuten Izualdiko garaian. Direktorioaren, Kontsulatuaren eta Inperioaren garaian Frantziako kristautasunaren alde jardun zuen eta 1806. urtean Sain-Sulpiceko apaiztegia zabaltzeko baimena eskuratu zuen Napoleonengandik. Unibertsitateko kontseilaria (1808) eta Elizaren Kontseiluko kidea (1809) izan zen. Filosofia liburuak idatzi zituen.