Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Emerson, Ralph Waldo

Estatu Batuetako saiakera egile, poeta eta filosofoa. (Boston, 1803 - Concord, Massachusetts, 1882). Tradizio eta sistema dogmatiko ororen etsai, joera indibidualista panteismo mistikoaz lotu eta transzendentalismo deituriko erlijiozko filosofia sortu zuen (Natura, 1836). Hizlari bikaina, 1837. urtean Harvardeko unibertsitatean eman zuen hitzaldia amerikarren independentzia intelektualaren aldeko adierazpentzat hartu izan da. Europako tradizioak alde batera uztearen aldekoa zen, eta izaera berezi batez hornitu nahi izan zuen Estatu Batuetako gizarte berri hura. Idazle argia eta esaneko gizona izaki, esklabotasunaren kontrako agertu zen. Nietzscherengan ere eragina izan zuen.