Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

emidido

izond. Zool. Gorputz luzea eta oskola guztiz gogorra duten ur gezatako kelonioen familiako animaliez esaten da. Emididoek aurreko hanketan lau atzamar dituzte, eta atzekoetan bost. Iparburuaren inguruko basoetan bizi dira batez ere, aintziretan eta aintzira ertzetan. Ezagunenen artean Ipar Ameriketako kutxa dortoka (Terrapene carolina) eta galapago arrunta (Emys orbicularis) daude.