Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Emerando-Santa Elena

Meñaka udalerriko auzoa (Bizkaia).  v  Emerandoko hilarria. Emerando-Santa Elenako ermitako absidea gainerako gorputzetik bereizten duen horman agertu zen hilarria. Gaur egun aldarean dago. Zirkularra da, kareharriz egina (92 cm-ko diametroa eta 28 cm-ko lodiera). Ikertzaile batzuen arabera kristautasunaren lehendabiziko urteetan egina bada ere, beste zenbaitek VIII. mendekoa dela diote.