Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elgoibarko Izarra kultura elkartea

Elgoibarko (Gipuzkoa) euskara elkartea. 1963ko martxoan sortu zen euskara eta euskal kulturaren alde lan egiteko helburuaz. 1990-1991 urteetan langileak hartu eta izate profesionalagorantz bideratu zen Elgoibarko Izarra. Helburu bera mantenduaz, alegia, Elgoibarren euskararen normalizazioan laguntzea eta suspertzea, beste egitura bat eman zitzaion elkarteari. Proiektu hauek ditu gaur egun: aisialdian atxutxi 11 (haurrentzat) eta gaz_t taldea (gazteentzat); arigera, helduen euskalduntzea eta alfabetatzea lantzeko proiektua; Gurean bai euskararen aldeko hitzarmena elkarte eta erakundeekin; Toletxe taberna eta kulturagunea. Komunikazioaren arloan, Barren aldizkaria argitaratzen du.