Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elgar, Edward

Ingeles musikagile eta orkestra zuzendaria (Worcester, 1857 - Worcester, 1934). Ingalaterrako musika berpizkundeak eman duen musikagile nagusietako bat izan zen, bai bere musikagatik, bai izan zuen eraginagatik; Henry Purcellen (1659-1695) ondotik nazioarteko fama lortu duen aurreneko ingeles musikaria izan da. Musikarekin lotura handia izan zuen bere familiak, eta Edward-ek ere gaztetandik azaldu zuen musikarekiko zaletasuna; gazte zela hasi zen biolina jotzen. Haize musika tresnetarako talde bat sortu zuen, eta talde horrentzako musika idazten hasi zen. Wagnerren, Straussen eta Brahmsen eragina nabarmena da haren lanetan. Lan nagusiak: Lux Christi oratorioa (1896), Enigma variations orkestrarako lana (1896), Falstaff sinfonia (1913).