Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elf Aquitaine

(“Elf Akitania Elkarte Nazionala”) Frantses erakundea, 1976an sortua, petrokimika industria eta beste zenbait industria mota antolatzeko eta sendotzeko. Petrokimika industriez gainera, nikel eta ikatz meategiak ditu Frantzian, Ipar Ameriketan, Afrikan eta Australian. Bestelako industria motak ere sortu ditu; farmazia gaiak, kosmetika gaiak, plastikoak, ordenagailuak, etab. 1981ean irabazi handiak izan zituen Estatu Batuetan, Texasgulf  konpainiarekin bat egin zuenean.