Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elexpuru del Valle, Manuel

Bizkaitar kazetaria, sukaldaritzan aditua (Bilbo, 1930). Arkitektura ikasi zuen Madrilen. Urte askoan ilustrazio eta dekorazio lanak egin ondoren, margolari bezala hasi zen lanean Clarín publizitate agentzian. Ondoren J. Walter Thompson agentzian Zuzendari Nagusi modura aritu zen. 1980-1983 urteen artean artikuluak idatzi zituen Viajar izeneko aldizkarian, Espainiako ardo eremuen inguruan. 1987an bere gain hartu zuen El Europeo aldizkariko gastronomia orria, eta lankide modura ere aritu da Vino y Gastronomía aldizkarian. Cofradía Española de la Buena Mesa delakoaren eta Euskal Gastronomia Kofradiako kide da.