Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eleuterio, santua

13. Aita Santua (Epirus, ? - Erroma, 189). 175. urtean izendatu zuten Aita Santu eta 189ra arte iraun zuen kargu horretan. Ireneo santuak egindako zerrendan, Aita Santu izendatu zuten Erromako azken gotzaina da. Eleuterio Aita Santu izan zen garaian hainbat istilu eta eztabaida izan ziren Elizan; igarkizun izpiritualak estasiaren bidez lor daitezkeela sinesten zuten kristauek higikunde bat sortu zuten (montanistak). Higikunde horren iritziak kontuan bazituen ere ez zituen onartu.