Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

elefantiasi

iz. Med. Gorputz atal baten hantura, gehienetan zangoena, eta azalaren edo azal azpiko ehunen loditzea. Linfa zirkulazioa oztopatu delako gertatzen da. Tropikoetako herrietan filariasiaren ondorioz izaten da, filaria (Wuchereria brancofti) izeneko odoleko bizkarroiak eragina kasu askotan, baina sifiliak ere eragin dezake.