Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elea

(Gr. Elaia). Italiako hegoaldeko antzinako hiria, Magna Graetia izeneko lurraldean. Foziako kolonoek eraiki zuten K.a. 535 urtean. Bertako filosofoei zor die batez ere ospea: Melisos, Parmenides, Xenofanes, Zenon.  v  Eleako filosofoak. Sokratesen aurreko Eleako filosofoak K.a. VI-V. mendekoak izan ziren. Joniako filosofoek ez bezala, Elearrek uste zuten izatea bat, bera eta betikoa zela. Xenofanes izan zen eskola haren sortzailea eta Parmenides, Zenon eta Meliso izan ziren bertako filosofo nagusiak.