Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eldridge, Roy

Estatubatuar tronpetista (Pittsburgh, 1911 - New York, 1989). Little Jazz ezizenaz izan da ezaguna. Sei urterekin hasi zen eskolako orkestran bateria jotzen, baina berehala tronpeta jotzera pasatu zen. 1927an hasi zen tronpetista profesional gisa Oliver Muldoon-en orkestran. Horren ondoren, bere taldea sortu zuen Roy Elliot izenpean. 1930. urtetik aurrera New York-en bizi izan zen, baina Amerikan eta Europan zehar ibili zen musika jotzen. Musikari eta abeslari askorekin jo izan zuen: Louis Armstrong, Miles Davis, Sy Oliver, Chew Berry, Henry Red Allen, Ella Fitzgerald, Gene Krupa.