Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

El-Bisatie,  Mohamed

Egiptoar idazlea (el-Gamalia, Dakahlia, 1937). Kairoko Unibertsitatean graduatu zen, 1960an, merkataritzako ikasketak egin ondoren. Ikasketak amaitu zituelarik kontu ikuskatzaile gisa lanean hasi zen, eta literaturan, berriz, 1962an hasi zen. Urte hartatik aurrera hainbat kontakizun idatzi zituen, 1966. urtean argitara emana lehenengoa. El-Bisatie "68 galeria" izeneko idazle taldeko kidetzat hartua da. Talde horrek izen bereko abangoardiako literatura aldizkaritik hartu zuen izena; aldizkaria bera 10 bat idazle eta artistek sortua zen, baina aldizkariaren inguruan askoz ere intelektualen zirkulu zabalagoa bildu zen. El-Bisatieren lanetan aipagarriak dira kontakizunak eta eleberriak.