Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

eklesia

iz. Hist. Antzinako Grezian ia hiri guztietan, eskubide politikorik izan edo ez, egiten ziren herritarren bilerak. Bilkura arruntak, nagusiak eta bereziak izan ohi ziren eta zozketa bidez hautatutako bederatzi proedrok eta hauen gainetik zegoen epistatoak zuzentzen zituzten. Bestalde, Atenasko eklesiak botere handia zuen eta legeak ezarri, bakea eta gerra erabaki, epaileak hautatu eta kontrolatzen zituen. Bilera edo biltzar horien izen berberez kristauek egiten zituztenetatik dator Elizaren izena.