Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

eklektizismo

iz. Mota desberdinetako tesirik onargarrienak, uztargarriak direnean, hartzen dituen filosofia eskola eta metodoa, Alexandriako Potamonek sortua.  v  Erromatarren garaian, eklektizismoa, filosofia desberdinetako eskolak (estoizismoa, platonismoa eta aristotelismoa) elkartzeko helburua zuen dotrina bati deitu zitzaion, nahiz eta, askotan, sinkretismoarekin nahastu. XIX. mendean Victor Cousin eta bere jarraitzaileen filosofiari ere berdin deitu zitzaion.