Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ekinokokosi

iz. Med. Gizakiarengan eta ugaztun batzuetan Echinococus granulosus eta E. multicoloris ekinokokoek zuntzetan sortzen duen eritasuna. Hidatosi edo kiste hidatidikoa ere deitzen zaio. Kiste hedakorrak sortzen dira, batez ere biriketan eta gibelean. Eragin ditzakeen arazo nagusiak kistea haustea, infekzioa eta inguruko hodien urratuak dira.  v  Ekinokokosia zakurrak kutsatzen dio gehienetan gizonari. Nekazari lurraldeetan izaten da batez ere, azienda handiak diren lekuetan (Argentinan, Txilen, Uruguaien, Australian, Zeelanda Berrian eta abarretan). Profilaxia, zakurrak zainduz egiten da batez ere.