Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ekinoideo

izond. Zool. Animalia metazoo ekinodermo mota batez esaten da. v Gorputza biribila izaten dute mota honetako animaliak, eta gorputzaren inguruan arantzaz betetako oskol gogorra dute. Arantza horiek mugikorrak dira eta babeserako edo euskarri moduan erabiltzen dituzte. Horien artean pintza txiki batzuk dauzkate, elikagaia hartzeko balio dutenak. Murtxikatzeko aparatu berezia dute, handia eta karekizko bost piramidez osatua; piramideen erdian hortz gogor bat dute. Mundu guztiko itsasoetan bizi dira. Itsas trikuak dira ekinoideo ezagunenak.