Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Egia, Frantzisko Ramon

Bizkaiko politikari eta militarra (Durango, 1750 - Madril, 1827). Mariskal izendatu zuten 1795ean eta Aragoiko Erreinuko komandante bost urte geroago. Napoleonen aurkako gerran Extremadurako gudarostearen buruzagia izan zen; Madril hartzen saiatu bazen ere, huts egin zuen eta ondorioz kargua galdu. Fernando VII.aren aldekoa zen, absolutista beraz, eta Gerra ministro izendatu zuen gerra amaitzean (1814). Granadako Kapitain Nagusi hautatu zuten 1817an, eta liberalen aurkako zapalkuntza bideratu zuen. Ondorioz, handik hiru urtera, Frantziara erbesteratu behar izan zuen. 1823an Iberiar Penintsulara itzuli zen gobernu absolutista ezartzera eta Oiartzunen egokitu zen lehen Behin-behineko Gobernuko Batzorde Goreneko buru izendatu zuen bere burua.