Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Egge, Peter

Norvegiako idazlea (Trondheim, 1869 - Oslo, 1959). Nekazaritza utzi eta hirira joandako laborari familia pobre batean sortu zen. Haren kontakizunek eta eleberriek Norvegia erdialdeko laborarien egunoroko bizitza kantatzen dute (Herri bizitzako atalak kontakizun bilduma, 1909; Fiordoen barnean, 1920, eta Hansine Solstad, 1925, eleberria). Komediak ere idatzi zituen (Jacob eta Kristoffer, 1990). Denetan aipagarriena Jaegtvig eta bere jainkoa, gizon baten eta bere lanaren arteko harremanak kontatzen dituen eleberria da. Peter Egge XX. mendearen lehen erdialdeko norvegiar idazle garrantzizkoenetakoa izan da.