Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Egia, Nazario

Bizkaiko militarra (Durango, 1777 - Tolosa, 1865). Francisco Ramon Egiaren iloba eta hura bezala absolutista. Napoleonen aurkako gerran parte hartu eta gero, mariskal izendatu zuen Fernando VII.ak 1804. urtean. Galiziako Kapitan Nagusi izendatu zuten, baina oso agintari gogorra baitzen, atentatu bat izan zuen eta esku bat eta bestearen bi behatz galdu zituen. Fernando VII.a hildakoan Karlos VII.aren agindupean jarri zen. 1835ean Nafarroako erregeorde izendatu zuen Karlos VII.ak, Nafarroako Batzorde Karlista izendapen horren aurka agertu zen arren. Arlabango eta Jurramendiko garaipenak lortu ondoren, Bilbo setiatu zuen 1836an, 33.000 gizonen gidari, baina ezin izan zuen Bizkaiko hiriburuan sartu. Bergarako hitzarmena onartu zuen eta teniente jeneral izendatu zuten 1849an.