Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

eduki 1, edukitzen, edukiko

du ad. Laguntzailerik gabe ere jokatzen da (daukat, nauka, gauzka, etab.). Norbaitek zerbait (besteren daitekeen zerbait bereziki), a) halako atxikitasun batez edo denbora jakin batez izan; b) egoera berean, edo bere hartan izan, iraunarazi edo gorde; c) beregan edo bere barnean izan. (Egungo egunean, batez ere hegoaldean, izan-en ordez eduki («zure antza dauka», «zenbat urte dauzkazu?» eta kidekoetan) erabiltzeko nabari den joera arbuiatu beharko litzateke). ik. izan (du ad.) Ez nauka ez besteren beldurrak ihes egina. Zuk edukia naiz bataioan. Pasarte horretan jatorrizko hitza eduki nahi izan dugu itzulpenean. Ardoa edukitzeko zahagia. || Eduki!: musean, bestearen apustua onartzen dela eta eskualdiaren amaierako gordetzen dela adierazteko erabiltzen den esapidea. || -tzat eduki. Norbait, adierazten dena dela uste izan. ik. -tzat hartu. Bere burua ezdeustzat daukana. || Uste izan. Gezurrez juramentu bat egitea, munduak hala ezpadauka ere, bekatu handiagoa da lagunaren ondasuna ebastea baino. || Kontu eduki, gogoan eduki, etab. ik. kontu, gogo, etab.