Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

eduki 2

iz. Zerbaitek barnean daukana; bereziki, idazki, lege… baten gaia edo mamia. Liburuaren garrantzia edukian datza.  v  Hizkl. Glosematikak erabili duen hitza esanahia adierazteko. Hjelmslev-en arabera adierazpen hitzari kontrajartzen zaio (adierazpen/eduki), Saussurek adierazi eta adierazle kontrajartzen dituen bezala. Edukia mezuaren alderdi abstraktua da, kontzeptuala, alegia, mezuaren gaia. Edukia bi alderdiz osatua da: edukiaren forma eta edukiaren sustantzia edo gaia. Edukiaren sustantzia egituratu gabea eta unibertsala da, eta forma berriz hizkuntza jakin batekoa eta egituratua.  v  Filos. Filosofo guztien gaia izan bada ere forma eta edukia bereiztea, garrantzi handikoak dira Kanten eta Hegelen lanak. Kanten ustez ezagupen oro edukiaz (materia, sentipena) eta formaz (pentsamenduaren legeak) osatua dago. Hegelen arabera harreman dialektikoa da forma eta edukiaren artekoa.