Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dyck, Antoon van

Flandestar margolari eta grabatu egilea (Anberes, 1599 - Londres, 1641). Rubens-en ikaslea eta laguntzailea izan zen. 1632an Ingalaterrara joan zen eta bertan gortearen margolari izendatu zuten. Erretratuak landu zituen batez ere, baina erlijiozko gaietan eta profanoetan ere lan garrantzitsuak egin zituen. Lan eskaera handiak izan zituen eta horregatik laguntzaile talde bat hartu zuen. Haren lan batzuk: Ume baten erretratua txori batekin; Nicholas Lanier; Paola Adorno bere semearekin; Autoerretratua; Karlos I.a Ingalaterrakoa zaldian.