Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dylan, Bob

(Robert Zimmerman benetako izenaz) Estatu Batuetako kantari eta musikagilea (Duluth, Minnesota, 1941). Folk-song musika estiloak emandako abeslari nagusietakoa da. Bere kantuetan gerraren eta bortxakeriaren kontra egiten du. Kantu ezagunak dira: Blowin‘in the wind (1962) eta Freewheelin (1963). Pat Garret and Billy the Kid filmeko musika egin zuen eta antzezle gisa ere aritu zen lan horretan.