Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dvorak, Antonin

Musikagile txekiarra (Nelahozeves, 1841 - Praga, 1904). Musika ikasketak Pragan egin ondoren New York-eko (1895) eta Pragako (1901) kontserbatorioetako zuzendari izendatu zuten. Haren obrak Liszt eta Brahms musikagileen eragin handia du, eta folklore txekiarra ere asko erabiltzen du. Bederatzi sinfonia (Mundu Berriko Sinfonia), opera ugari (Rusalka), piano, biolin eta txelorako obrak, erlijiozko musika (Stabat Mater, Requiem, Te Deum) eta ganbera musikarako eta orkestrarako lanak egin zituen.