Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dutra, Enrico Gaspar

Brasilgo jeneral eta politikaria (Mato Grosso, 1885 - Rio de Janeiro, 1974). Jeneral izendatu zuten 1932. urtean eta Bigarren Mundu Gerran aliatuekin batera borrokatu zen talde brasildarraren buruzagia izan zen. 1946. urtetik 1951ra arte Brasilgo lehendakaria izan zen. Konstituzio federalistaren aldeko izan zen eta 1947. urtean hautsi egin zituen Sobietar Batasunarekin zituen harremanak.