Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dutrochet, René Joachim Henri

Frantses fisiologo eta fisikaria (Neons-eko gaztelua, Poitou, 1776 - Paris, 1847). Biologiaren aitzindarietako bat izan zen. Berari zor zaio osmosiaren gertakariaren aurkikuntza. Zelularen egiturari buruzko behaketak egin zituen eta barne jarioak bazirela uste zuen.