Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dussaud, Frank

Suitzar zientzialaria (Geneva, 1870 - Paris, 1953). Genevako Zientzia fakultateko Fisika irakaslea izan zen 1891. urteaz geroztik. Gorrentzako fonografo bat (entzumenaren ordez ukimena baliatuz), itsuentzako zinema bat (ikusmenaren ordez ukimena baliatuz) eta urrutira ikusteko tresna bat asmatu zituen, besteak beste.