Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dusapin, Pascal

Frantses musikagilea (Nancy, 1955). Musikologia, arte plastikoak eta artearen zientzia ikasi zituen Parisko Sorbonan. Xénakis eta Varèse musikarien ikasle izan da. Jazz eta perkusioa ditu gustuko. Operak eta orkestra nahiz ahotsetarako lanak idatzi ditu, baina baita instrumentu bakarlarietarako ere. Lanen artean ditu: Romeo eta Julieta (1988, opera), Timée (1978, orkestrarako), Niobé (1982, hamabi ahots mistotarako), To God (1985, ahots eta klarineterako).