Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Duny Petre, Pierre

(Heguitoa edo Piarres deitua) Nafarroa Behereko euskal idazlea (Donibane Garazi, 1914 - Donibane Garazi, 2005). Erresistentzian hartu zuen parte Bigarren Mundu Gerran, eta alemaniarrek bost aldiz atxilotu bazuten ere, bostetan egin zuen ihes. Okzitaniako Tolosan egin zituen Filosofia eta Letra ikasketak. Herria, Gure Herria, Enbata, Gure Almanaka, Pan Pin eta Euskalerriaren Adiskideak elkarteko aldizkarietan egin zuen lan, besteak beste. Euskaltzain urgazlea izan zen 1963. urtetik aurrera. Obra nagusiak: Garaziko hiri-nausi zaharrari (1961), Oi euskaldunak (1961), Etxe zaharra, Artaldia badoa, Manexen marrakak (azken hiruak olerkiak dira), eta Garaziko solasak.