Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dunois, Jean

(Orléanseko Sasikoa deitua) Frantziako gerra gizona (Paris, 1403 - Hay Gaztelua, 1468). Orléans-eko Luis eta Enghien-eko Marietaren semea. Jeanne d’Arc-en laguna izan zen. Jeanne hildakoan ingelesen aurka borrokatzen segitu zen. Normandia berriro konkistatzeko guduetan parte hartu zuen eta ingelesak Guienatik bota zituen 1451. urtean.