Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Duns Scot, John

Eskoziar geologo eta filosofoa (Duns, Eskozia, 1266 - Kolonia, 1308). Frantziskotarra (Dumfries, 1281). Oxford-en ikasi zuen eta bertan egon zen irakasle, Parisa eta Koloniara joan aurretik. Doctor Subtilis titulua eman zioten, kontzeptuak azaldu eta arrazoiak ematen trebetasun handiko gizona baitzen. Bere Opus Oxoniense obran aristotelismoaren eta tomismoaren atal ugari kritikatu zituen. San Agustinen pentsamenduak urratu zuen ildo beretik bere filosofiak fedearen eta borondatearen nagusitasuna aldarrikatzen du arrazoiaren aurrean. De rerum principio izeneko obra baten egiletzat hartu da, oker hala ere.