Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dumont, Louis

Frantses antropologoa (Tesalonika, 1911 - Paris, 1998). Lehenengo lana indiar gizarteko kasten sistemari buruz egin zuen (Homo hierarchicus, 1967). Ondoren soziologia konparatiboaren analisiari ekin zion. Gizarte tradizionalen (gizabanakoa osotasun hierarkizatu batean sartzen da), eta gizarte modernoen (indibidualismoa da bertako balio nagusia), arteko desberdintasuna da Dumonten lanaren oinarria: Homo aequalis (1977-1991), Essais sur l'individualisme (1983, Indibidualismoari buruzko saiakera). Louis Dumontek, bestalde, mendebaldeko gizarteen bilakaeraren berezitasunak nabarmentzen ditu, zeinetan politika, ekonomia, gizarte osotasunetik baztertu den gizabanakoa eta gatazka kategoriak sortu diren. Horrez gainera, indibidualismo horren jatorri kristauak nabarmentzen ditu.